Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa: Sakana, Andra Mari eta Beriain lehian

Guaixe 2013ko maiatzaren 15a

Larunbatean Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako 2. jardunaldia jokatu zen Amaiurren. Emakumezkoetan (260 kilo) Sakana taldeko emakumeak eta Basaburua-Imotzekoak berdindu egin zuten, 3,5na puntu lortuz. Atzetik sailkatu ziren Berriozar eta Txantrea. Sailkapen orokorrean Sakana da lehena, 6,5 punturekin, Berriozarri puntu erdi aterata. Eta kadeteen mailan (280 kilo) Berriozar A izan zen finena (5 puntu), Andra Mari ikastolari puntu bat atereaz. Atzetik sailkatu ziren Ultzama, Berriozar B eta Andra Mari ikastolatik sortutako Beriain taldea. Sailkapen orokorrean Andra Mari eta Berriozar Ak 9n apuntu dituzte eta Beriain azkena da, 2 punturekin. Txapelketako 3. jardunaldia igandean jokatuko da, Iruñeko Takoneran, Sortzen Ikasbatuaz festaren barruan, goizeko 11:30ean.