Ministerioak REEren egitasmoa gelditzeko eskatu dute

Guaixe 2013ko maiatzaren 15a

Red Electrica Española SA (REE) Deikaztelu eta Itsaso artean 400kV-ko linea egiteko egitasmoarekin aurrera jarraitzen du. Industria, Energia eta Turismo Ministerioan Ingurumen Inpaktu ikerketa eta exekuzio proiektua aurkeztu ditu. Goi tentsioko linea egitasmoaren kontra 216 udal eta kontzeju agertu dira. Haietako asko larunbatean bildu ziren egitasmoaren kontra daudela berresteko. Horregatik, Ministerioari egitasmoaren tramitazioa geldiarazteko eskatu diote. Udaletako ordezkariek eskatu dute elektrizitate sektorearen 2014-2022 plangintza egina egon arte proiektua bertan behera uzteko. Alkateen iritziz, egitasmoa 2008ko plangintzan oinarrituta dago eta hura "guztiz zaharkituta dago, ekonomia urtero %3 haztea aurreikusten baitzuen". Ministerioak egungo errealitatean oinarritutako sektorearen planifikazioa eskatu ondoren, alkateek ziurtatu zuten REE berak ere aitortzen duela egoera aldatu dela. Horregatik, tramitazioa geldiaraztea eskatu zuten. Sakana170 alkatetik gora bat egin dute egitasmoa gelditzeko eskaerarekin. Horien artean daude egitasmoak ukitzen dituen ibarreko udalerrietako alkateak ere. Baita Errotz, Satrustegi eta Ihabarko kontzejuak ere bat egin zuten larunbateko adierazpenarekin. Bestalde, Leitza eta Altsasutik abiatutako 30 txirrindularik Autopista Elektrikoaren kontrako martxan parte hartu zuten. Irurtzunera iritsi eta kontzentrazioa egin zuten hainbat herritarrekin batera.