Dozena bat pintada ezabatu ditu gobernuak

Guaixe 2013ko maiatzaren 16a

Ostiral goizaldean Nafarroako Gobernuak bidalitako langileek 12 pintada ezabatu zituzten Arbizun eta Etxarri Aranatzen. Ilbeltza hasieran beste 10 pintaketa gehiago ezabatu zituen Nafarroako Gobernuak bi herrietan. Azaroan Nafarroako Gobernuak eta Gobernu Ordezkaritzak lankidetza-protokoloa izenpetu zuten eta besteak beste "terrorismoa goratzen edo gorazarre egiten dioten" pintadak ezabatzea jasotzen da. Hitzarmen horri jarraiki aritu dira Sakanako bi herrietan. Hau da, Guardia Zibilak txostena egin, Ordezkaritzak udalei pintadak kentzeko hilabete eman eta kentzen ez bazituen Gobernuak ezabatzen ditu, kostuak udalei pasatuz.