Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sustapen kontseilari Luis Zarralukik ostiralean Parlamentuan jakinarazi zuenez, Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egungo proiektua ez da eginen. Nafarroako Gobernuak lanak hasi dituenez, Castejon eta Iruña artean AHT eraikitzeko lanekin segitu nahi du. Bestalde, Aragoi eta Euskal Autonomi Erkidegoarekin AHT bidez lotzeko asmoak bertan behera gelditu dira. Horren ondorioz, Sakana zeharkatzen duen egungo trenbidea moldatu eginen da. Europako trenak pasa ahal izateko trenbideetan, barneko aldean, beste errail bat jarriko dute. Guztira hiru errail lituzke, beraz, Sakana zeharkatzen duen trenbideak. Zaralukik, hala ere, ziurtatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin batera lanean segituko duela. Epe luzera Iruña eta euskal Y-aren arteko lotura Ezkio-Itsaso bidez egitea ez zuen baztertu.