Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoan eten zuen langabeziak gorako bidea eta joera hori apirilean berretsi da, langabetu kopurua 2.000tik jaitsiz. Generoari dagokionez, gizonezkoak 962 dira (%49,36, aurreko hilean baino 53 gutxiago). Emakumezko langabeak, berriz, 987 dira (%50,64, 5 gutxiago).Adinari dagokionez, langabetu gehienek 25 eta 44 urte artekoak dira: 922 (%47,31; aurreko hilean baino 47 gutxiago). Lan bila dauden 45 urtetik gorakoak 808 sakandar dira (%41,46; 7 gutxiago). 25 urte baino gutxiago duten eta enplegu bulegoan izena emana duten 219 sakandar daude (%11,24; 5 gutxiago).Sektoreei dagokionez, langileen %52,18 zerbitzuan aritzeko prest dago (1.017; aurreko hilean baina 2 gehiago). Industrian lan egin nahi lukete langabeen %33,15 (646; 49 gutxiago). %8,06 prest dago eraikuntza arloan aritzeko (157; 3 gutxiago). Lehen sektoreak, berriz, eskaeren %1,74 jaso du (34; 3 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak %4,87 dira (95; 6 gutxiago).Langabezia udalerrikaUdalerria Guztira AldeaAltsasu 971 15Arakil 87 -1Arbizu 73 -2Arruazu 3 0Bakaiku 20 -1Ergoiena 15 2Etxarri Aranatz 190 -22Irañeta 6 -2Irurtzun 220 13 Iturmendi 14 -1Lakuntza 100 -9Olatzagutia 130 -14Uharte Arakil 57 -6Urdiain 39 0Ziordia 24 -1Guztira 1.949 -59