Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egurrezko itsasontziak egiteko beharrezkoak ziren basoak. Eta haiek egoki kudeatuta egotea. Garai bateko baso kudeaketaren arrastoak gelditzen dira gurean. Eta kudeaketa horren berri zuzena izateko aukera izanen da bihar Etxarri Aranatzen. Albaola itsas kultur erakundeko kideek itsasontziak egiteko zer nolako zuhaitzak erabiltzen ziren eta halakoak lortzeko basoa nola kudeatzen zen azalduko dute, ordu eta erdi iraunen duen ibilaldian. Jakina denez, garagarriletik aurrera Sakanako 200 zuhaitz erabiliko ditu Albaola elkarteak 1.563ko San Joan baleontziaren errepika egiteko. 22 metro luze, 7,5 metro zabal eta 200 tonako pisua izanen du. Ontziola eta itsasontzia egiteko erabiliko diren lehengaiak batuko dituen ibilaldia ere sortuko da, bisitariak Sakanako basoetara ekarriko dutena. Erakusketa Irurtzunen Egitasmo horrekin lotuta, Albaolak eta Mank-ek erakusketa prestatu dute. Sakanako basoetako zurak itsasontzi bihurtu arteko bidea ezagutzeko aukera ematen du erakusketak. Hainbat agiri eta bitxikeri ikusteko aukera ere ematen du. Erakusketa Irurtzungo liburutegiaren beheko solairuan izanen da ikusgai hilaren 26ra arte. Astez 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.