Sakana pedalkadaz

Guaixe 2013ko maiatzaren 17a

Bihar III. Sakana Burunda txirrindularitza martxa antolatu du Burunda klubak, 124 km-ko proba ez lehiakorra, Altsasun hasi eta despedituko denaBurunda Txirrindularitza Klubak III. Sakana Burunda txirrindularitza martxa prestatu du biharko, maiatzaren 18rako. Helburua Sakana ezagutaraztea eta txirrindularekin egun ederra pasatzea da. Proba antolatzeko Rural Kutxa, Lacunza Calor Group, Altsasuko Udala eta hainbat komertzio eta erakunderen babesa jaso du Burundak. 124 km eta 2.011 metroko desnibelaIII. Sakana Burunda proba ez lehiakorra da. Larunbatean goizeko 8:30ean Altsasutik aterako dira txirrindulariak, Ziordirantz. Han buelta hartuta Urbasako Altamira portua igoko dute, Etxarriraino joateko. Han Lizarragako Katea igo, Arbizutik jaitsi, Uharte Arakilen Aralarko portua igo, Baraibartik Oderitzera jo eta Madotzeko portua jaitsiz, buelta hartu eta Altsasuraino jotzeko. 124 km-ko ibilbidea izanen da, 2.011 metroko desnibelarekin. Antolakuntzak hiru hornidura gune prestatuko ditu ibilbidean barna. Lehena Guardetxen egonen da, eta edari eta janari hornidura izanen da. Ihabarren hornidura likidoa prestatuko dute eta, azkena, Altsasun, helmugan, hornidura likidoa eta janariarekin.Antolatzaileek parte-hartzaileen esku jarriko du laguntza mekanikoa, ibilbide guztian barna. Proba trafikoa zabalik dagoela gauzatuko da, San Migelgo igoera kronometratua izan ezik. San Migelgo igoera, kronometratuaUharte Arakildik (456,30 m) San Migelera (1216 m) bitarteko 9,4 km-ko igoera kronometratua izango da, proba ez lehiakorrari saltsa eman nahian. Gehienezko malda %18koa da. Lehen gizonezkoak eta lehen emakumezkoak Momotxoarroaren irudia duen trofeoa jasoko dute, eta baita ere 18-39 urte arteko lehen gizonezkoak, 18-29 urte arteko lehen emakumezkoak, 40-59 urte arteko lehen gizonezkoak eta 30-39 urte arteko lehen emakumezkoak. Duela bi urte Carlos Palaciosek ezarri zuen denbora onena (30:47). Opari loteaTxirrindulariek opari sorta ederra jasoko dute: kamiseta teknikoa, Katealde patea, Laket txistorra, Lacturale esne litro bat, Enervit produktuak (barrita, gatz mineral sobrea eta gela) eta botilatxoa.  Izena emateaAurrez izena emateko epea despeditu da. Bestela, egunean bertan galdetu daiteke, Gure Etxean, beti ere antolakuntzak jarritako 250 parte-hartzaileen muga gainditua ez badago. www.clubciclistaburunda.comProbaren informazio guztia, rutometroa barne.