Arroz aleka mundua ezagutzera

Guaixe 2013ko maiatzaren 17a

Hilaren 25ean, 10:00etatik aurrera Irurtzungo plazan ospatuko den Munduko Arrozak ekitaldian parte hartzera gonbidatu duteArroz aleak berdinak dira han eta hemen. Ez ordea, arroza prestatzeko moduak. Oinarri bera izanda jatorriaren arabera ezberdinak gara pertsonak. Eta horixe da Munduko Arrozak ekimenaren bidez Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak adierazi nahi duena: "desberdinak gara, baina berdinak ere". Heldu den astean ospatuko den Munduko Arrozen V. edizioan elikagaia horren sinbolo bihurtuko da. Zein bere jakituriatik eta ohituratik abiatuta arroza prestatuko du, aldi berean plater unibertsal bat sortuz. Hala, jatorri ezberdinetako pertsonak nor bere suan baina eskuz esku ariko dira, berdintasunean parte hartzen, arroza prestatzen. Aldamenean bizi den irurtzundar edo sakandarrak arroza nola prestatu duen ezagutu, dastatu eta galdetzeko aukera emanen Mank-en ekimenak. Berdintasunean. Informazio gehiagoKultur arteko elkarbizitza topaketari buruz gehiago jakiteko: 648 070 710.