Herrira mugimenduak ilbeltzaren 12an Bilbon eta azaroaren 10ean Baionan jendetza elkartu zuen. Erantzun zabala izan zuten bi mobilizazio haietan euskal presoen eskubideak aldarrikatu ziren. Herrirak bihar herrietako plazak betetzera deitu du espetxe politikaren erabateko aldaketa eskatzeko. Neguko bi hitzorduetan erakutsitako adostasun zabala Euskal Herriko herri, auzo eta hiriburuetara eraman nahi ditu. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea leloa izanen dute plazetako mobilizazioek. Espainiako Gobernuari euskal jendartearen gehiengoren borondatea entzuteko deia izan nahi du biharkoak: "gatazkaren konponbidean pausoak emateko garaia, salbuespen egoerak gainditzeko garaia" dela esan nahi zaio. Gobernuaren "jarrera itxia" salatu eta "egoera luzatzeak sufrimendua areagotzea besterik" ez duela ekartzen nabarmenduko da plazetan. Herriratik esan dutenez, "gatazka eta giza eskubideen urraketetan tematzea ez du inongo zentzurik". Ekitaldi horietan parte hartzeko deialdia egin du Herrirak. Hainbat alderdik eta gizarte eragilek bat egin dute ekimenarekin. Etxerat-etik adierazi dutenez, "guztion lana eta babesa ezinbestekoa da gure senide eta lagunen egoera aldatu eta etxera ekarri ahal izateko". Irurtzun12:30ean Jokoak, txalaparta, trikitilariak eta kontzentrazioa plazan.Arakil Ihabarko plazan 11:45ean.Uharte Arakil KontzentrazioaLakuntza20:00etan Kontzentrazioa.Arbizu11:00etan Bizikleta martxa.11:15ean Haur jolasak.12:00etatik 13:30era Herri kirolak.13:30ean Triki pintxo poteoa. 15:00etan Herri bazkaria.17:30ean Karta jokoa.20:00etan Manifestazioa.21:00etan Bertso-abesti bat plazan.23:00etan Kontzertua Argi Bidean: Nafarroa 1512.Etxarri Aranatz12:30ean Elkarretaratzea.Bakaiku12:30ean Mosaiko erraldoia plazan.Urdiain12:00etan Giro Musikatua. Kontzentrazioa.Altsasu19:00etan Kalejira musikatua. Ondoren auzatea eta argazkia.Olatzagutia19:30ean Kontzentrazioa. Pintxo-potea. Argazki erraldoia.Ziordia13:00etan Kontzentrazioa.