Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musika eskenatoki bihurtuko dira bihar Atarrabia eta Burlata. Nafarroa guztitik iritsitako formazio anitzek musika eskainiko dute: bandak, orkestrak, abesbatzak, kalejirak... Goizeko 10:00etan abiatuko da egitaraua eta 13:30ean banda guztiek elkarrekin emandako kontzertuarekin despedituko da egitaraua. Bi urtetik behin ospatzen da Nafarroako Musika Eskolen eguna. Aurtengoa bigarren edizioa da eta Irurtzun, Lakuntza eta Altsasuko musika eskolek parte hartuko dute. Hezkuntzan duten garrantzia aldarrikatuko dute bihar musika eskolek eta horrekin batera Nafarroako Gobernuari murrizketak utzi eta musika eskolak behar bezala babesteko eskatuko diote. SakandarrakIrurtzundarrak 10:00etan Atarrabiako gaztetxean ariko dira, musika berrien konboen topaketan. 11:00etan Atarrabiako kultur etxeko erakusketa gelan Altsasuko gitarra taldeak joko du. Gainera, herri horretan 11:30etik 12:30era eginen diren bi kalejiretan musikari sakandarrak izanen dira. Batean Irurtzungo trikitilariek parte hartuko dute, beste hainbat musika eskoletako taldeekin batera eta bestean Lakuntza eta Altsasuko akordeoilariak ariko dira.