Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Rural Kutxa afizionatuen taldeak 11 garaipen ditu asteburu honetan lortutako hiru garaipenei esker. Beasaingo lasterketa talde sakandarreko Migel Angel Benitok irabazi zuen. Bestalde, Aragoiko Txapelketan Rural Kutxako Alberto Just nagusitu zen, eta, bukatzeko, igandean Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen Bergarako Penteskostes txapelketan esprint estuan irabazi zuen Carlos Jimenezek. Bere taldekide Migel Angel Benito eta Antonio Molina 8.a eta 10.a izan ziren, biak denbora berean.