Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketaren 3. Jardunaldia jokatu zen Iruñean. Larunbatean azken jardunaldia jokatuko da Berriozarko Eguzki Plazan, 18:00etan, baina eguraldi txarra egiten badu pilotalekuak hartuko du azken jardunaldia. Sakanak eta Andra Marik txapela ekartzeko aukerak badituzte. Txapelketaren martxaEmakumezkoetan (260 kilo) Sakana taldeko neskak aritu ziren hobekien, Basaburua-Imotz, Berriozar eta Txantreari irabazita. Sailkapenean ere lehenak dira Nerea Lizarragak zuzentzen dituen neskak (10,5 puntu), Basaburua-Imotzi 2 puntu aterata (8,5 p.). Berriozar 3.a da (8 p.) eta Txantrea azkena (3 p.). Kadete mailan (280 kilo), Berriozar A Etxarriko Andra Mari ikastolako taldea baino gehiago izan zen, puntu bateko aldearekin. Atzetik sailkatu ziren Berriozar B, Ultzama eta Andra Maritik sortutako Beriain taldea. Sailkapen orokorrean Berriozar Ak (14 p.) puntu eskas bat ateratzen dio Andra Mariri (13 p.). Atzetik daude Berriozar B eta Ultzama, 7,5na punturekin, eta Beriain (3 p.). Igandean erabakiko da denaBerriozarren azken jardunaldia jokatu eta gero, lehen bi sailkatuen arteko finala jokatuko da eta talde hori izango da txapelduna. Hortaz, zorterik hoberena Sakana eta Andra Mari taldeei.