Erreka Berria Txapelketatik kanpo

Guaixe 2013ko maiatzaren 21a

Berria Txapelketako final laurdenetan Doneztebeko Errekak 1-2 galdu zuen Bidegoiengo Aurrera Saiazen kontra. Erreka taldean hainbat pilotari sakandar aritu ziren. Jubeniletan, esaterako, Bakaikoa etxarriarrak eta Mariezkurrenak 22-7 irabazi zieten Labakari eta Iruretagoienari. Eta Seniorretan, Ansotegi etxarriarrak eta Gorriti uhartearrak 5-22 galdu zuten Artolaren eta Telletxearen kontra.