Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Giroak alaitasun une handiak ematen ari dizkio Jose Luis Arrieta uhartearrak zuzentzen duen Movistar Team taldeari, atzo Beñat Intxaustik taldearendako hirugarren garaipena lortu baitzuen. Etapa hasi eta berehala 22 txirrindularik egin zuten aurrera, tartean Euskalteleko Gorka Verdugok. Andrate mendatean gora gogotik ahalegindu zen etxarriarra, baina tropela lanean jarri zen eta segituan harrapatu zituzten. Helmugarako km baten faltan laukote batek ihes egin zuen eta bizkaitarra Kangert eta Niemieci nagusitu zitzaien. Etapan barna Euskalteleko Samuel Sanchezek hainbat eraso saio egin zituen, etapa garaipena helburu, baina ezinezkoa izan zuen. Sailkapen orokorrean ez dago aldaketarik eta Nibali da lider sendoa, Evans 1:26ra eta Uran 2:46ra dituejla. Egoi Martinez 22.a da, 26:06ra; Jorge Azanza 37.a, 56:12ra; eta Gorka Verdugo 68.a, 1:45:20ra. Gaur 17. etapa jokatuko da, esprinterrendako aproposa.