Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, Sakanako hainbat herritako kaleetan ebasketa edo lapurreta txikien saiakera handitu egin da. Hilaren 15ekoa da jaso duten azken salaketa. Gizon batek ongintzako ekintza baterako bi emakumek eskatutako sinadura eman zuen. Nortasun agiriaren zenbakia eman behar zuela eta aitzaki horrekin gizonari kartera aterarazi zioten eta agiria ikusteko. Hura emakumeei erakutsi ondoren gorde egin zuen, baina minutu batzuetara 60 euro faltan zituela konturatu zen gizona. Bestea kasu batzuetan, Foruzaingotik azaldu dutenez, lapurrek kalean dauden sakandarrei laguntza edo argibideren bat eskatu izan diete et esker onez detaileren bat ematen zieten bueltan, une hori ebasteko baliatuz. Askotan adinduei saiatu dira dirua edo baliozko objektuak ebasten. Lapurren talde ibiltaria izan daitekeenaren susmoa du Foruzaingoak.