Plazetan presoen eskubideen alde

Guaixe 2013ko maiatzaren 23a

Herrirak gehiengoak artikulatu nahi ditu esparru guztietan, "gehiengoaren adostasunetik gehiengoaren ekintza sozialera" pasatzekoHerrira mugimenduak deituta larunbatean Sakanako plazetan ekimenak egin ziren. Herri bakoitzak bere modura baina helburu komun batekin: Espainiako gobernuari gatazkaren konponbidean pausoak emateko eskatzea, salbuespen egoerak gainditzeko. Giza eskubidea. Irtenbidea. Bakea leloa izan zuten plazetako mobilizazioek. Herrirak zabaldu duenez, Irurtzunen 70 pertsona bildu ziren, Arakil-Ihabarren 13, Arbizun 226, Etxarri-Aranatzen 30, Bakaikun 40, Urdiainen 30, Olatzagutian 93 eta Ziordian 45. Gainera, Lakuntzan eta Altsasun ere ekimen horrekin bat, ekimenak izan ziren. Herrirako kideen ustez, larunbatean Euskal Herrian egin ziren 200dik gora mobilizazioek erakutsi dute " euskal herritarren artean adostasun zabala dagoela salbuespen neurriak bertan behera uzteko". Horegatik, Herrirak adostasun hori antolatu nahi du esparru sozial guztietan, neurri handiko mobilizazio prozesu bat abian jartzeko.