Sakana Iskiza kimuen talde onena gimnasia erritmikoan

Guaixe 2013ko maiatzaren 23a

Asteburuan Mendillorriko kiroldegiak Nafarroako Kirol Jokoen Gimnasia Erritmikoko jardunaldia hartu zuen; kluben arteko bakarkako modalitatea jokatu zen, aparailu guztietan: esku libreak, pilota, mazoak, soka, zinta eta uztaia. Sakana Iskiza taldea onena izan zen kimuen mailan, Eider Goikoetxeak pilotarekin eta sokarekin lehena izan baitzen eta Eneritz Regil mazoekin.