Natura 2000 Sarearen Europako eguna

Guaixe 2013ko maiatzaren 22a

Tximeleta baten hegalkadak mundua aldatu dezake, lelo hori aukeratu dute eguna ospatzeko. Atzo izan zen. Natura 2000 Sarea Europako Batasunak sortu zuen. Bere helburua da batasunaren intereseko izendatutako mota guztietako habitatak eta landare eta fauna espezie guztiak egoera onuragarrian mantentzea. Aniztasun biologikoa zaintzeko kontinente mailako babestutako espazio sarea sortu zen eta haren baitan daude Aralar (Batasuneko Garrantzizko Lekua, 14.026 hektarea) eta Urbasa-Andia (natur parkea, 25.398 hektarea).%25Nafarroan halako 42 gune daude, lurraldearen laurdena hartzen dutenak.