Gizarte Zerbitzuak BGLko diru-laguntza deialdiaren kontra jo dute

Guaixe 2013ko maiatzaren 23a

Sakanan dauden Gizarte Zerbitzuetako hiru mankomunitateak Nafarroako beste bostekin batera, Babestutako Gizarte Laneko (BGL) diru-laguntza deialdia arautzen duen Foru Aginduari helegitea aurkeztu diote. Mikel Razkin (Irurtzun), Nerea Navarro (Etxarri Aranatz), Arantxa Erbiti eta Erkuden Imaz (Altsasu) teknikariek azaldu dutenez, "orain arteko proiektuetan ez bezala, esleipen irizpideak aldatu egin dituzte eta euskalde bakoitzeko behar zehatzei erantzuteko aukera izan beharrean, biztanle kopuruari lehentasuna eman zaio eta ondorioz herri ttikiak kaltetan aterako dira". Teknikariek argitu dutenez, "mankomunitate bakoitzari muga jartzen zaio, mila biztanleko gehienez 3 hileko kontratazio egiteko aukera besterik ez baitu onartzen". Foru Agindua aldatu eta jasotzen dituen mugak baztertzeko eskatu dute. Haien gutxieneko eskaerak ere azaldu dituzte, deialdia malgutzeko: 30 hilabete 1000 biztanleko eta, justifikatuta balego, joan den urteko diru-laguntza gehienez %10 igotzea. Gizarte Zerbitzuetatik nabarmendu dutenez, azken 3 urteetan %70 jaitsi da BGLrako diru kopurua. Deialdia dagoen moduan onartuz gero, murrizketa mendialdean %85ekoa izanen litzateke. Helegitea jarri dutenek salatu dute Foru Aginduak gizarte zerbitzuen eta finantziazio legea urratzen duela. BGLGizarte bazterketa egoeran edo arriskua duten pertsonei lan munduan eta gizartean txertatzeko aukera ematen duen programa da BGL. Pertsona horiei lan ordaindua eskaintzeaz gain, akonpainamenduaren bidez gizarte eta lan trebetasunak lantzen dira. Finantza krisiak ekarri duen ondorioetako bat da programan sartzeko gero eta pertsona gehiago daudela. KontzentrazioaBGL defendatu! leloa duen kontzentrazioa astelehenean, 10:00etan Iruñeko Gonzalez Tablas kalean eginen da, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika Saileko bulegoen aurrean.Mank/Urtea        2013    2012    2011    2010     2009    2008Irurtzun                  5        18         18        22         16       22Etxarri Aranatz      3        11          13        16          -         -Altsasu                  6         14          20        25         22      23Guztira                 14        44           51       63         38      45