Kalitatezko eskola publikoaren alde

Guaixe 2013ko maiatzaren 23a

Nafarroako Gobernuak azken urteetan hartutako erabakiak bi ondorio ekarri dituzte: hezkuntza publikoaren kalitatean kalte larriak eragin  ditu, baita irakasleen lan baldintzetan ere. Izan ere, laguntzak desagertu dira, irakasleen gaixotasun bajak ez dira berehala ordezkatzen, ikastetxeen funtzionamendurako diru-laguntzak murriztu dira eta 800 irakasle kaleratu dituzte. Gainera, Espainiako Gobernuak tramitatu duen LOMCE legea ere hor dago. Horiek guztiak salatu eta hezkuntzan berrinbertsioa eskatzeko, gaur eskola publikoaren eguna ospatzera deitu dute LAB, STEE/EILAS, CCOO, CSIF, ELA eta UGT sindikatuek. Ikastetxe bakoitzean mobilizazioak eta jarduerak antolatu dira gaurko, eskola publikoaren defentsan. Haietan hezkuntza komunitateko kide guztiak (guraso, ikasleak, irakasleak eta irakasle ez diren langileak) parte hartzera gonbidatu dituzte. Olatzagutiko Domingo Bados eskolan, esaterako, protesta ekintzak 11:25ean hasi dira, eskolatik plaza bitartean egin den giza katearekin. 11:45ean, plazan, ikasleek hezkuntza publikoaren alde ikasleek proposatutako aldarrikapenak zabaldu dituzte. Hura despeditutakoan protestako eltze-zalaparta izan da plazan. Ondoren protesta Intsumisio plaza eta udaletxe aurrera eraman dute.