Klinikako lagunen batzarra

Guaixe 2013ko maiatzaren 24a

Josefina Arregi klinikako lagunen elkarteak igandean, 11:00etan, batzarra eginen du Iortia kultur gunean. Bere ibilbidearen bigarren urteko errepasoa egitearekin batera aurrera begira jarriko da elkartea. Izan ere, klinikaren alde baliabideak lokalizatzen segitu nahi dute. Eta horrekin batera, klinikan egiten ari diren mantentze lanak eta bazkide gehiago lortzeko lanean ere. Bestalde, klinikak dituen egitasmo ugariendako finantzabideak lortzen saiatuko dira. Klinikak ospitalea, kanpo kontsultak eta eguneko zentroa ditu. Azken hori bete gabe dago Nafarroako Gobernuak familiei ematen zien laguntzak moldatu eta murriztu ondoren. Bere neurrien baitan zerbitzu hori eusteko bideak aztertuko ditu elkarteak. Egindako lanarekin pozik, baikor daude elkartean.