Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena duten Gemma (Bakaiku) eta Mekalsa (Altsasu) enpresetako langileak "lan hitzarmenaren defentsan" grebara joko dute gaur. LABetik jakinarazi dutenez, garilaren 7a baino lehen akordio bat lortzen ez bada, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena desagertu eginen da. Sindikatuak dioenez, "langileen egoera oso larria da. Lan erreformak, enpresarien gehiegikerien aurrean babesik gabe uzten ditu". Horregatik, sektoreko lan hitzarmen baten beharra azpimarratu du: " alde batetik, lan harremanak arautuko dituena eta, bestetik, erreformaren aurrean langileak babestuko dituena". Hitzarmena "langileen eskubideak eta sektorearen biziraupena bermatzeko ezinbesteko tresnatzat" jo dute. ADEGIri leporatu diote akordiorik nahi ez izatea eta "lan harremanak desarautu eta erreforma bere gogortasun osoarekin aplikatu" nahi izatea.