Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak Burunda Txirrindularitza Klubeko BTT sailarekin mendiko bizikleta ibilbidea antolatu zuten igandean. Loiolatik aterata Arantzazura iritsi ziren txirrindulariak, Urolako bide berdea ere erabiliz. Eguraldia lagun, ibilbide polita egin zuten guztiek. "Oraingo honetan 3 gazte berri animatu dira. Ea aurrerantzean gehiago aninatzen diren" aipatu digu Amaia Gerrikagoitia teknikariak.