Joseba Fernandezen munduko errekor berria: 300 metro 23,929 segundotan

Guaixe 2013ko maiatzaren 27a

Ioseba Fernandez irristalari iturmendiarrak 300 metro erlojuz kontrako irristaketa errekorra gainditu zeuen larunbatean Txantrean jokatutako Espainiako Irristaketa Txapelketetan. Fernandezek 23,929 segundoko markan ezarri du munduko errekor berria. 2012an Italiako Ascoli Picenon jokatutako Abiadurako Munduko Patinaje Txapelketan 300 metroko erlojupekoan bigarren sailkatu zen Ioseba, 24,774 segundoko denborarekin, Pedro Causil kolonbiarraren atzetik. Iturmendiarrak arantza kendu du eta 300 metroak 24 segundotik behera egitea lortu du, munduko errekor berri bat ezarriz. Zorionak!