Arrieta 28.a Zegama-Aizkorrin

Guaixe 2013ko maiatzaren 28a

Sakandarrak Zegama-Aizkorrin1.Kilian Jornet: 3:54:3828.Angel Arrieta: 4:28:3245.Ander Unzurrunzaga: 4:36:0193.Karlos Zelaia: 4:56:55250.Carlos Gerendiain: 5:54:24410.Jose Antonio Salgado: 7:18:35411.Sergio Goñi: 7:18:36Euriak tregoa eman zuen igandean eta Zegama-Aizkorri mendi maratoia (42 km) eguraldi paregabea lagun jokatu zuten izena emana zuten 450 mendi korrikalariek. Horietatik 437 iritsi ziren helmugara. Ohikoa denez, jendetza izugarria bildu zen ibilbidean, Otzaurten, Aratzen, San Adriango tunelean, Sancti Spiritun, Aizkorrin, Aitxurin eta Urbian bereziki, korrikalariak animatzeko. Kilian Jornetek pronostiko guztiak bete zituen eta irabazlea izan zen (3:54:38), baina ez zuen aurreko urteetan bezalako alderik atera, 12 segundo eskasera helmugaratu baitzen Luis Alberto Hernando (3:54:50). Aizkorri igotzerakoan dagoeneko biak zeuden parean, arerioei aldea aterata, eta garaipena bietako edonoren eskuan zegoen, horregatik emozioa pil-pilean egon zen bukaeraraino. Tadei Pivk italiarra izan zen hirugarrena, 4:29ra. Jornetek denbora ona egin zuen eta 2005ean Rob Jebbek ezarritako errekorra apurtzeko (3:54:18) 20 segundo eskasera geratu zen. Emakumezkoetan Oihana Kortazar zen faboritoa baina Aizkorriko kontrolean erretiratu egin behar izan zen, arazoekin. Horrela, Emelie Forsberg norbegiarra izan zen azkarrena (4:48:12). Sakandarrei dagokionez, Angel Arrieta uhartearra sasoi betean dago eta 28.a iritsi zen helmugara (4:28:32). Ander Unzurrunzaga beteranoak lan polita egin zuen eta 45.a iritsi zen, beteranoetan 2. postuan. Paniagua juniorren probanZegama-Aizkorri maratoiarekin batera juniorren mailako lasterketa antolatu zen, 10,4 km-koa. Juan Jose Rodriguezek irabazi zuen (47:16). Julen Paniagua sakandarra 16.a sailkatu zen (57:27).