Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Ezkaba Trailean (26 km)1.Joseba Larralde: 2:13:452.Iñaki Martiarena: 2:14:014.Jose Javier Maiza: 2:21:276.Jose Luis Beraza: 2:22:0911.Gorka Santesteban: 2:27:2014.Patxi Albeniz: 2:36:0119.Juantxo Arregi: 2:39:5927.Iñaki Otxoa: 2:43:0334.Aitor Hernaiz: 2:46:0449.Jose Javier Beregaña: 3:01:1078.David Oroz: 1:03:44Zegama-Aizkorri proba jokatzen zen bitartean, Antsoainek 4. Ezkaba Trail lasterketa hartu zuen. Txurregi elkarte antolatzaileak bi ibilbide prestatu zituen: traila, 26 km-koa, Ezkabara igotzen zena, eta herri lasterketa edo laburragoa, 18 km-koa. Bi probatan 273 korrikalarik hartu zuten parte. Proba nagusian Joseba Larralde heldu zen lehena helmugara (2:13:45), Aralar Mendi taldeko Iñaki Martiarena uhartearrari 16 segundo aterata (2:14:01). Martiarena denboraldi polita egiten dabil. Beraz gain, gainontzeko sakandarrak ere goian izan ziren, tartean Jose Javier Maiza etxarriarra 4.a eta Jose Luis Beraza uhartearra 6.a sailkatu baitziren. Emakumezkoetan Alicia Olazabalek ez zuen areriorik izan (2:46:03), eta Aran Larrañaga uhartearra 3.a sailkatu zen (3:15:13).