Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan V. Hondarribiko Sprint Triatloia jokatu zen (750 m igerian, 20km bizikletan eta 5 km korrikan). 23 urtez azpiko Ryan Bailie nagusitu zen (1:01:47). Sakana Triatloi Taldekoak oso txukun aritu ziren. Urko Berdud 16.a sailkatu zen (1:08:23), eta Urko Peñagarikano 25. Postuan sartu zen, probako lehen kadetea (1:09:33). Sergio Garcia de Eulate 145.a sailkatu zen (1:18:29) eta Iñaki Gallego 198.a (1:21:24).