Ongay eta Ezkurdia Nafarroako Openeko finalerdietan

Guaixe 2013ko maiatzaren 28a

Gaur Nafarroako Buruz Buruko Openeko finalerdiak jokatuko dira Errotxapean, 18:45etik aurrera. Aurten Asperekin kontratua bukatu zuen Alberto Ongay satrustegiarrak Armendariz izanen du aurkari, eta Tabarren kontra aritu beharko du Joseba Ezkurdiaren anaia Mattin Ezkurdiak. UsurbilAtzo Usurbilen jokatutako txapelketan, nagusietan Ijurra eta Okiñenak 22-10 hartu zituzten menpean Portu eta Odriozola.