Sakanak txapela ekarri du

Guaixe 2013ko maiatzaren 28a

Larunbatean Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako azken jardunaldia jokatu zen Berriozarren. Emakumezkoetan (260 kilo), Nerea Lizarragak entrenatzen dituen Sakana taldeko neskak onenak izan ziren, Basaburua-Imotzen, Berriozarren eta Txantrearen kontrako tiraldiak irabazita. Lau jardunaldiko puntuak batuta, Sakana izan da onena (14,5 puntu), Basaburua-Imotz (11 p.), Berriozar (10,5 p.) eta Txantrea (4 p.) taldeen aurretik. Zorionik beroenak. Lehen bi sailkatuek finala jokatu zuten eta Sakana taldea nagusitu zitzaion Basaburua-Imotzi, txapela lortuz. Zorionak!Kadeteetan (280 kilo), Berriozar A nagusitu zen azken jardunaldian, Andra Mari ikastolaren aurretik. Lau jardunaldietako puntuak batuz Berriozar A izan zen lehena (19 p.), Andra Mari (17 p.), Ultzama (10,5 p.), Berriozar B (9,5 p.) eta Andra Mari ikastolatik sortutako Beriain (4 p.) taldeen aurretik. Lehen bi sailkatuen artean finala jokatu zen, eta, tamalez, Berriozar A taldea nagusitu zitzaion Andra Mari talde sakandarrari. Gizonezkoetan Amaiur A izan da txapelduna. Talde sakandarrakSakana (emakumeak, 260 kg)Tiratzaileak: Naiara Mundiñano, Arantza Serrano, Jaione Ganboa, Garazi Retegi eta Nerea. Entrenatzailea: Nerea Lizarraga.Andra Mari (kadeteak, 280 kg)Tiratzaileak: Oihan Karasatorre, Izai Mauleon, Jurgi Kintana, Gari Satrustegi, Adrian Joao eta Asier Estarriaga. Entrenatzailea: Jexux Senar.Beriain (kadeteak, 280 kg)Tiratzaileak: Xabier Basabe, Nahia Nuñez, Janire Cerviño, Andrea Ansotegi, Mirari Imaz, Oihana Gabirondo eta Garazi Artieda. Entrenatzailea: Jexux Senar.