Juanan Moreno Arbizuko V. Squask Ligako txapeldun

Guaixe 2013ko maiatzaren 28a

16 partaide izan ditu azaroan hasi eta maiatzean despeditu den Arbizuko Kiroldegiko V. Squash Ligak. Txapelketa polita eta lehiatuaren ondorenMaiatzaren 15ean jokatu ziren finalak. Finalera Juanan eta Migel Javier Moreno anaiak heldu ziren, eta lehia estu baten ondoren garaipena anai zaharrenak lortu zuen, Juanan Moreno etxarriarrak. Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehian, Aitor Satrustegi arruazuarra Carlos Mañeru etxarriarrari gailendu zitzaion.