Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala da bai, etengabeko euriei esker ur azpian bizitzen ohitzen ari garela dirudi. Nik uste dut brankiak eta dena garatzen ari naizela ur azpian arnas egin ahal izateko, arrainen antzera.Bromak alde batera utzita, brankiak garatu beharko dituztenak Zangoza aldeko biztanleak direla dirudi. Azkeneko hilabeteetan asko entzuten ari gara Esa-ko urtegiaren inguruko gatazkak sorturiko berriak. Honako hau nire iritzi pertsonala da. Ez naiz teknikaria ezta geologian jakituna, baina erdaraz esaten den bezala: a los hechos me remito.Esa-ko herrian badira oraindik beraien etxera joateko aukerarik ez duten familiak, eta dena, urtegiaren handitzearen ondorioz lur eremua mugitu egin delako eta etxe horiek ez omen daudelako leku seguruan.Azkenen urteetan, Esa-ko urtegiaren inguruan lurrak mugitu egin dira. Oso famatuak izan ziren Zangozako mutiko batzuk ateratako argazkiak: urtegiaren inguruko zuloetako batean sartu ziren, beraien buruak soilik agerian zeudela, zuloen sakontasuna agerian utziz. Gobernutik kritika zorrotzak jasan zituzten, argazki horiek ez omen baitziren "benetakoak".Eta azkenekoa, joan zen astean iragarritako ikerketa geologikoa izan da, non teknikari batek alarma gorrian jartzen duen urtegiaren egoera. Eta bestalde,Gobernuak eta CHE-k (Confederación Hidrografica del Ebro) teknikaria gezurretan dagoela deklaratu dute eta, bitartean, Zangotzako jendea zer egin jakin gabe, beldurra gorputzean dutelarik.Nik egia esan, ez dut inolako konfiantzarik politikoengan. Beraien portaerak beti erakutsi digute lehentasunak dituztela arrazoi ekonomiko eta politikoetan. Esperantza bat badut: kasu honetan beraiek arrazoia izatea. Bestela ondorioak oso latzak izan daitezke, eta lagun handiak ditut Zangozan. Ez nuke ezer txarrik gertatzerik nahi.Ibai Hernaiz Ormaetxea