Babestutako Gizarte Lanaren alde

Guaixe 2013ko maiatzaren 29a

Astelehen goizean 150 bat pertsone elkarretaratzea egin dute Iruñean, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika Saileko bulegoen aurrean. Bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko bidea ematen duen Babestutako Gizarte Lanaren aldeko bilkura izan da. Izan ere, azken hiru urtean Nafarroako Gobernuak %70eko diru-murrizketa egin du. Sakanako  Gizarte Zerbitzuetako hiru mankomunitateak Nafarroako beste bostekin batera, Babestutako Gizarte Laneko (BGL) diru-laguntza deialdia arautzen duen Foru Aginduari helegitea aurkeztu dute.