Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bierrik fundazioaren lanaren emaitza nabarmenenak Guaixe astekaria eta Beleixe Irratia (FM 107,3) dira. Baina aurrenekoarekin batera, haren itzalera, sortu zen Guaixe Komunikazioa. Haren bidez diseinu eta inprenta lanak egiten dira enpresa, udal, erakunde, komertzio eta partikularrendako. Guztiek dituzten beharrei erantzuteko. Besteak beste, honako produktuak egiten dira Guaixe Komunikazioaren bidez: egutegiak, kartelak, agendak, udal aldizkariak, bisita txartelak, eskuorriak, plotterrak, postalak, jatetxeentzako kartak. Publizitatean ere adituak gara: gehigarri tematikoak, gida komertzialak, prentsa, irrati eta webguneetarako iragarkiak egiten ditugu. HarremanetarakoGuaixe Komunikazioaren lana ezagutu eta informazioa jaso nahi baduzu blogera http://guaixekomunikazioa.blogspot.com.es/, 948 562 107 telefonora edo argi@guaixe.net e-postara zuzendu zaitezke.