Sakanan euskaltegia kalean

Guaixe 2013ko maiatzaren 29a

Ordu bat doan dinamikaren barruan Sakanako AEK-k, atzo, Zelandi ikastetxe publikoa eta, gaur, Gure Etxea euskategi bihurtu ditu. Aurrenekoan, gurasoak izan ziren bildu zirenak eta, bigarrenean, Sakanako Langabetuen Asanbladako kideak. Guztiei AEK zer den erakutsi eta egiten duen lana azaldu zieten.Horrekin batera, AEK-k agerian utzi nahi izan du herritar helduek badutela euskara ikasteko gogoa, "baina, bide horretan, beharrezkoa da Administrazioak, Nafarroako Gobernuak, bere erantzukizuna hartzea". AEK-ko arduradun Patxi Floresek azaldu digunez, ezinbestekoa da helduen euskalduntzea aintzat hartzea eta normalizatzeko urratsak ematea. Floresek arduradun politikoei mezu zuzena luzatu die: "helduen euskalduntzeak planifikazioa, sustapena eta baliabideak behar ditu" Aldi berean, azken hamarkadan laguntzak erdira murriztu direla salatu zuen, "egun hutsaren hurrengo dira".Floresek, bestalde, gogora ekarri du Sakanako hainbat udalek aurreko hilabeteetan helduen euskalduntzearen garrantzia aitortuz mozioak onartu dituztela.