Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilen, Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin, Urdiainen eta Olatzagutian hasiko da banaketa Sakanako Mankomunitateak aste honetan jakinaraziko du hondakinen bilketa sistema berria noiz jarriko den martxan. Aurretik, hondakinak behar bezala bereiztu eta haiek jasotzeko Mank-ek sakandarren artean materiala banatuko du. Etxe bakoitzean hondakin organikorako kubo marroia, beste frakzioendako kubo grisa eta sistema berriari buruzko informazio materialak ere banatuko dira (gidaliburua, hondakin hiztegia -hondakin bakoitza non bota behar dugun jakiteko-, egunero zer atera behar den jakiteko asteko egutegiaren imana eta sukaldeko kartela). Egutegia Garagarzaroak 3, astelehena Uharte Arakilen, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara frontoian.Garagarzaroak 4, astearteaUharte Arakilen, 10:00etatik 14:00etara eta Lakuntzan, 16:00etatik 20:00etara udaletxean.Garagarzaroak 5, asteazkena Lakuntzan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara udaletxean.Garagarrilak 6an, ostegunaUrdiainen, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara frontoian.Garagarzaroak 7, ostiralaLakuntzan, 10:00etatik 14:00etara udaletxean eta Arbizun, 16:00etatik 20:00etara udaletxean. Garagarzaroak 10, astelehena Arbizun, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara udaletxean. Garagarrilak 11, astearteaEtxarri Aranatzen, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara estalopean. Garagarrilak 12, asteazkena Etxarri Aranatzen, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara estalopean. Garagarrilak 13, ostegunaOlaztin, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara frontoian. Garagarrilak 14, ostirala Olaztin, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara frontoian. Garagarrilak 17, astelehenaBakaikun, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara udaletxeko goiko pisuan. Garagarrilak 18, astearteaIturmendin, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara frontoian.