Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Korpus Christi eguna da. Aralarko Mikel Goiaingeruaren santutegian 3 elizkizun izanen dira. Goizean, 11:00etan meza isila eta 12:30ean meza nagusia. Honen ondotik elizatik Trinitateko baselizara prozesioa egingo da. Eta, arratsaldean, 18:00etan, meza isila. Meza isilen ondoren eta prozesioaren ondoren aingeruaren irudia gurtzera emango da. Bestalde, goizean barna apaiz bat egongo da, aitortzak jasotzeko. Korpus eguneko elizkizun bereziak Sakanako herri guztietan egingo dira. Lakuntzan festa eguna da, Arbizun lorez jositako aldareak jartzen dira eta Urdiainen jaunartzeak izaten dira.