Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Asanblada Libertarioak kontsumismoaren katea hausteko, arropa konpondu edo birziklatu ahal izateko joste tailerra antolatu du. Garagarrileko asteazkenetan eginen dira tailer horiek Bakaikuko eskola zaharretan. Lehenik, bihar, informazio batzarra izanen da. Tailerrean izena eman nahi duenak babarrunbeltzak@gmail.com helbidera zuzendu daiteke.