Beste txapela bat Floren Nazabalendako

Guaixe 2013ko ekainaren 3a

Banakako Urrezko Aizkora1.Floren Nazabal: 25:412.Aitzol Atutxa: 28:463.Joseba Otaegi: 29:414.Jon Rekondo: 30:26Floren Nazabalek demostratu du oraindik ere jaun eta jabea dela aizkora munduan, gainontzeko aizkolariak baina koxka bat gorago dagoela. Pronostiko guztiak betez Etxarriko txapeldunak Banakako Urrezko Aizkora irabazi zuen igandean Azpeitian, bigarrenari, Aitzol Atutxa bizkaitarrari, 3 minutu pasako aldea aterata, espero baino alde handiagoa. 500 aizkora zale inguru bildu ziren Azpeitiko Izarraitz kiroldegian finalaz gozatzera. Finalera sailkatu ziren lau aizkolariek - Floren Nazabal etxarriarra, Jon Rekondo, Aitzol Atutxa eta Joseba Otaegi - 6 lan egin behar zituzten, guztira 12 enbor erdibituz. 3. lanetik aurrera nagusiLehen lanean, 45 ontzakoa ahalik eta kolperik gutxienean ebakitzekoan, Atutxa izan zen onena, 25 kolperekin bukatu baitzuen lana. Bat gehiago behar izan zuen Nazabalek. Bigarren lanean, tamaina bereko enborra erlojuz kontra ebakitzeko lanean, Rekondo izan zen lehena, 48 segundotan bukatu baitzuen lana. Nazabalek 55 segundo behar izan zituen. Baina hirugarren lanetik aurrera etxarriarra izan zen jaun eta jabe. 60 ontzakoa zutik erdibitzeko lanean Nazabalek 2:47ko denbora ezarri zuen; laugarren lanean, 60 ontzakoa etzanda mozteko lanean, 2:18koa, eta 5. lanean, kana-erdikoa zutik eta kana-erdikoa etzanda erdibitzeko lanean, 4:18an bukatu zuen lana etxarriarrak. Azken lanean, lan luzeetan - lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu - berriro ere Nazabal izan zen onena, alde handiz (14:57). Hortaz, merezitako txapela jantzi zuen Etxarriko txapeldunak. Palmares izugarriaEtxarriarrak sekulako palmaresa du. Igandekoarekin 8 Urrezko Aizkora irabazi ditu, egungo Euskal Herriko Maila Nagusiko txapelduna da (6 txapela ditu) eta Nafarroako Maila Nagusiko egungo txapelduna (Nafarroako 7 txapel ditu) beste hamaika sarirekin batera.