Egoi Martinez eta Imanol Erbiti Dauphiné Criteriumean

Guaixe 2013ko ekainaren 3a

Atzo hasi zen Dauphiné Criteriuma eta igandean despedituko da. Etapako 3. kilometroan erasoa jo eta gero, Europcar taldeko David Veilleuxek abantaila mantentzea eta etapa irabaztea lortu zuen, Omegako Gianni Meersmani 1:56 atereaz. Faboritoak 1:57ra sartu ziren, Froome, Contador, Valverde, Samuel Sanchez eta beste tartean. Samuel Sanchezen laguntzaile den Egoi Martinez 49.a sartu zen, denbora berean, eta Movistarreko Hiriberriko Imanol Erbiti 110.a, 10:40ra. Gaur bigarren etapa jokatuko da, lau porturekin.