Eneko Aramendia bigarrena Iturmendi Sarian

Guaixe 2013ko ekainaren 3a

Larunbatean kadeteen mailako I. Iturmendi Saria jokatu zen, 52 km-ko lasterketa. Ciclos Lizarra-Irisarri taldeko Diego Lopezek irabazi zuen lasterketa, Burunda Txirrindularitzako Quesos Albeniz taldeko Eneko Aramendiarekin esprint lehiatu izan eta gero. Talde bereko Josu Gabirondo iturmendiarra 9.a izan zen, 41 segundora. Aralar Klubeko Irabia Intersport taldeko Izai Mauleon eta Xabier Maiza 23.a eta 24.a izan ziren, denbora berean. Quesos Albenizeko Aritz Irigoien eta Asier Juanez 34.a eta 35.a izan ziren, 49 segundora, talde bereko Eneko Vilar 38.a, 1:21era, eta Irabiako Unai Zubiria 41.a, 1:42ra, eta Quesos Albenizeko Alex Unzilla 47.a, 3:13ra.