Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Mendi Erronka (65 km, Leitza)Gizonezkoak1.Angel Arrieta (Uharte A.): 6:45:513.Iñaki Martiarena (Uharte A.): 7:13:427.Jose Javier Maiza (Etxarri A.): 7:27:4942.Aritz Munarriz (Etxarri A.): 8:27:01150.Alatz Agirre (Arbizu): 9:46:03174.Patxi Rubio (Uharte A.): 10:02:35183.Aitor Hernaiz (Lakuntza): 10:13:09193.Jose Julian Lopez (Altsasu): 10:23:41238.Sergio Goñi (Olazti): 11:10:21319.Fco. Javier Rodriguez (Altsasu): 12:47:23338.Javier Ignacio Gonzalez (Altsasu): 13:11:44Emakumezkoak1.Leire Agirrezabala: 8:24:085.Arantzazu Larrañaga (Uharte A.): 10:02:35Taldeak1.Uharte Arakilgo Aralar Mendi: 34:04:43Zegama-Aizkorriko mendi maratoian ongi ibili zen Angel Arrieta uhartearra, Aralar Mendiko korrikalaria 28.a sailkatu baitzen. Eta bere taldekide Iñaki Martiarena bigarrena izan zen Ezkaba Trailean. Handik astebetera bi uhartearrek poztasuna ekarri dute Sakanara. Larunbatean Leitzan estreinatu eta jokatu den Euskal Herriko Mendi Erronkan - 65 km-ko mendi lasterketa potoloa, tartean Aralarko San Migeletik pasatzen zena - , 500 korrikalarik parte hartu zuten eta Angel Arrieta izan zen garailea (6:45:51), sekulako erakustaldia emanez, Gaizka Barañanori 7:04 eta Iñaki Martiarenari 7:13 atera baitzien. Emakumezkoetan Leire Agirrezabala izan zen txapelduna (8:24:08) eta Aralar Mendiko Arantzazu Larrañaga 5.a sailkatu zen (10:02:35). Aralar Mendiko korrikalariak puntan daudela ezin da ukatu, eta horren isla Uharte Arakilgo taldea izan da probako talderik onena Aipatu proban kilometro bertikalen sailkapena egin zen baita ere, eta gizonezkoetan Angel Arrietak irabazi zuen sailkapen hori. Emakumezkoetan Arantzazu Larrañaga 3.a sailkatu zen. Zorionak guztiei!