Sakana Triatloi Taldeko Azurmendi Ondarroan

Guaixe 2013ko ekainaren 4a

Larunbatean Ondarroako 19. Triatloia jokatu zen (1,5 km igerian, 42 km bizikletan eta 10 km korrikan). Nicholas Kastelein gailendu zen 400 parte-hartzaile baino gehiagoren artean (1:50:13). Sakana Triatloi Taldeko Juantxo Azurmendi 212.a sailkatu zen (2:21:47). Emakumezkoetan Ana Casares nagusitu zen (2:13:01).