Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Espainiako Abiadura Irristaketa Txapelketa jokatu da Argandan. 243 irristalari bildu ziren, tartean Sakana Irristaketa Klubeko 4 irristalari: Ines Moreno jubenila, Unai Villalobos eta Ander Chamorro haurrak eta Anne La Puente kimua. Juli Acebes entrenatzaileak adierazi digunez, lan bikaina egin zuten guztiek.