Sakandarrak ongi Goierri-San Benito Rallysprintean

Guaixe 2013ko ekainaren 5a

Larunbatean, Lazkaoko ikastolaren 50. urteurreneko programazioaren barruan, Goierri-San Benito I. Rallysprinta jokatu zen, Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria. Sekulako motor festa izan zen. Ondoko sakandarrak aritu ziren: Joseba Aldaz eta Iker Azkargorta (Peugeot 205, Formula Libre kategoria), Arkaitz Irigoien eta Oier Larrañaga (R11 Turbo, 4. Klasea kategoria), Iban Lopez de Goikoetxea pilotu olaztiarra eta Lander Mella bizkaitarra (R5 GT Turbo, Formula Libre kategoria) eta Javier Goikoetxeak Juan Jose Sanz pilotu leitzarrarendako (Clio Sport) kopilotu lanak egin zituen. Sakandarrak bikain aritu ziren. Sailkapen orokorrean Iker Gayoso eta Diego Fernandez nagusitu ziren (Lancer EVo IX), 29:05.200 denborarekin. Juanjo Sanz eta Javier Goikoetxea 7.ak sailkatu ziren (31:15.100). Eta Arkaitz Irigoien eta Oier Larrañaga 21.ak (34:08.800). Formula Librean aritu zirenen artean Iban Lopez eta Lander Mella izan ziren garaileak (32:27.200) eta Joseba Aldaz eta Iker Azkargorta bigarrenak (33:06.000).