Tartalariak Madrilen epaituko dituzte

Guaixe 2013ko ekainaren 4a

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako protesta batean Yolanda Barcina Angulori tartak botatzeagatik auzipetutako lau tartalariak Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte. AHTren kontrako Mugitu! Mugimenduko kideen abokatuaren iritziz gertakariak Frantzian gertatu zirenez han epaitu behar lituzketela. Epaitegiak ez du hala interpretatu eta Madrilen epaituko dituzte Mugituko kideak. Horien artean dago Gorka Ovejero Ganboa arruazuarra. Fiskaltzak autoritatearen kontrako atentatua leporatu die eta bakoitzarendako 5 urteko espetxe zigorra eta 2.700 euroko isuna eskatzen du. Barcinaren, akusazio partikularraren eskaerak handiagoak dira, Ovejereorendako eskaera 9 urteko espetxe zigorra eta 5.400 euroko isuna da. Arruazuko zinegotzi izateagatik handitu du harendako eskaera.