Tony Martinek sekulako errepasoa eman die faboritoei Dauphinén.

Guaixe 2013ko ekainaren 6a

Omega Pharma taldeko Tony Martinek sekulako erakustaldia eman zuen atzo Dauphinéko erlojupekoan. Garmineko Rohan Dennisi 47 segundo atera zizkion, eta Skyko Christopher Froomeri 52 segundo. Contadorri ia 3 minutu atera zizkion eta Samuel Sanchezi 3:22. Egoi Martinez 107.a izan zen, 4:32ra, eta Movistarreko Imanol Erbiti 123.a, 4:52ra. Sailkapen orokorrean Rohan Dennis da liderra, 5 segundora Froome eta 26 segundora Kwiatkoswki dituela. Samuel Sanchez 2:35era dago, Valverde 2:42ra eta Contador 2:50era. Egoi Martinez 51.a da, 3:45era, eta Imanol Erbiti 115.a, 18:25era. Gaur mendiko etapa dago jokoan eta Euskaltelen gogotsu daude.