Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzean 20 pertsonek opatu dute lana Altsasuko enplegu bulegoaren bidez, %1,18ko jaitsiera. Guztira 1.669 sakandar daude izena emanda bulego horretan. Sakana guztiko datua ezagutzeko Iruñeko zabalgunean izena emana duten arakildar eta irurtzundarren datuak behar dira. Maiatzean Altsasuko enplegu bulegoaren bidez 394 kontratu itxi ziren eta haietatik 35 besterik ez ziren mugagabeak izan. Nafarroari dagokionez, maiatzean 1.259 langabe gutxiago izan dira, lanik gabe dauden nafarrak 53.185 izanik (% 2,31 jaitsiera). Haietatik 27.125 emakumezko daude lanik gabe (%1,57 gutxiago), eta 26.060 gizonezko, (% 3,07 gutxiago). Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Mª Isabel Garcia Malok langabeziak hirugarren hilabetez jarraian izandako jaitsiera baikor hartu du, nahiz eta oraindik ezin den esan enpleguaren hazkundea finkatu denik. Azpimarratu du, gainera, erregistratutako kontratuen kopuruak gora egiten jarraitzen duela, kontratazio mugagabean izandako igoera, % 14,11, nabarmenduz.