Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean PPN Altsasuk antolatutako ekitaldian "ETAk biktimak babestu eta eraildakoen memoria eta duintasuna defendatzen duten kolektibo guztiak" omendu zituzten. Popular nafarren presidente Enrique Martinek adierazi zuenez, "biktimen, demokraziaren eta justiziaren aldea da" haiena. Consuelo Ordoñezek, Coviteko presidente eta Gregorio Ordoñez zenaren arrebak, azaldu zuenez, "Zuzenbide Estatutik justizia finkatuko duten benetako mekanismoak ezartzeko borrokatzen gara egunero. Justiziarik gabe ez dago memoriarik, ez dago duintasunik eta justiziarik gabe ETAk irabazten du". Iortia kultur gunean 50 bat pertsona bildu ziren. Popular nafarren zuzendaritzako kideak eta hainbat hautetsi izan ziren Altsasun. Ekitaldian izan ziren Altsasuko UPNko zinegotzi Francisco Javier Cerdan Calvo eta zinegotzi izandako Maria Antonia Roman eta Mariano Garcia Carrancho. Frontoian Faxistak kanpora, ez zaituztegu nahi zioen pankarta zintzilik zegoen. BalorazioaFrancesc Paris Altsasuko zinegotziak azaldu zigunez, "politika nahiko egokiak" garatzen ari dela PP ibarrean. "Logikoki gure mugak ditugu, sortu den alderdia da. Ni Iruñean bizi naiz eta hori handicap handia bat da". Hurrengo hauteskundeetan altsasuarrak aurkeztea espero duela adierazi zuen. "Sakanak ideiak oso argi dituen eskuin bat gehiago behar duela. Argi dago UPNk uneren batean Sakanako eskuindarrek eskatzen ziotena ez du ematen jakin". Hurrengo urratsa Sakanako toki-batzorde sendoa osatzea izanen dela aurreratu zuen. Altsasuko Udalaz adierazi zuen Bildu bere politikak "ordaintzen" ari dela, "sekula gobernatu ez duen jendea da". Eta gaineratu zuen, "udalbatza demokratikoa dago eta dena herriko jendearekin egindako bileretan oinarritzen da. Jakina, entzun behar zaie. Baina plenoan ordezkatuta daude eta udalbatzari ez zaio kasurik egiten".