Ezkurdia Jaunarenaren kontra Nafarroako lau t´erdian

Guaixe 2013ko ekainaren 7a

Nafarroako lau t´erdiko Torneoa (igandean, 17:00etan, Astelenan. ETB1)Jaunarena / EzkurdiaSanferminetan jokatzen da Nafarroako lau t´erdiko Torneoko finala eta dagoeneko enpresek txapelketa prest dute. Aspek 5 pilotari nafar aurkeztuko ditu - Ezkurdia, Jaunarena, Retegi Bi, Barriola eta Irujo - eta Asegarcek lau nafar - Arretxe II., Idoate, Olaixola II. eta egungo txapelduna, Bengoetxea VI. - . Enpresa bakoitzak bere aldetik jokatuko du txapelketa, eta Sanferminetako final handira enpresa bakoitzeko pilotari onena helduko da. Aspek igandean jokatuko du lehendabiziko kanporaketa, Eibarko Astelenan (ETB1). Joseba Ezkurdiak Jon Jaunarena leitzarra izango du aurkari. Bi aurrelarien arteko lehia oso estua aurreikusten da, Jaunarenak dohain bikainak dituelako buruz-bururako eta arbizuarra ere aurreko koadroetan oso ongi moldatzen delako. Hala ere, ikusi beharko da kaiolan nola moldatzen diren biak. Espero dezagun Ezkurdiak aurrera egitea.