Hondakin bilketa berrirako prest

Guaixe 2013ko ekainaren 7a

Uharte Arakil, Lakuntza eta Urdiainen hasi da aste honetan Sakanako Mankomunitatea hondakin bilketa sistema berrirako kit-ak banatzen. Hiru herrietako bizilagunek hondakin organikorako kubo marroia, beste frakzioendako kubo grisa eta sistema berriari buruzko informazio materialak jaso dituzte (sistemaren funtzionamenduari buruzko gida, hondakin hiztegia hondakin bakoitza nora eraman jakiteko eta kartel eta iman bat egutegia gogorarazteko). Herriaren arabera batzuetan gehiago besteetan gutxiago izan dira kit horiek jasotzera joan direnak. Jaso ezin izan dutenek hilaren 18tik aurrera Irurtzungo, Etxarri Aranazko eta Olatzagutiko bulegoetan jasotzeko aukera izanen dute. Hondakin bilketari buruzko bulegoak 10:00etatik 20:00etara zabalik izanen dira. EgutegiaGaragarzaroak 10, astelehena Arbizun, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara udaletxean. Garagarrilak 11, astearteaEtxarri Aranatzen, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara estalopean. Garagarrilak 12, asteazkena Etxarri Aranatzen, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara estalopean. Garagarrilak 13, ostegunaOlaztin, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara frontoian. Garagarrilak 14, ostirala Olaztin, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara frontoian. Garagarrilak 17, astelehenaBakaikun, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara udaletxeko goiko pisuan. Garagarrilak 18, astearteaIturmendin, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara frontoian